Atzo gauean 21 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak Amurrioko Iparralde tren geltokian. Poliziak azaldu duenez, Arrigorriagan saltoki batean lapurtzea leporatzen diote.
Ertzaintzaren bertsioaren arabera, zerbitzutik kanpo zegoen agente bat izan zen delituaren lekuko, lapurrak estolda-tapa batekin dendako erakusleihoa apurtu ostean. Horren ondoren, egileak korrika jo zuen tren geltokirantz.
Agenteak Ertzaintzari deitu eta susmagarriaren deskribapen osoa eman zion eta, bitartean, ertzainak hasi ziren tren geltoki guztietan kokatzen, azalpenekin bat egiten zuen norbaiten bila. Azkenean, Iparraldeko geltokian topatu zuten herritar hori eta gainean zeraman diruaren jatorriari buruzko galdetuta, ez zituzten sinisgarritzat jo bere argudioak.
Hori dela eta, agenteek atxilotu zuten eta egotzi zioten indarra erabiliz lapurreta egitea. Handik Gasteizko Komisaldegira eraman zuten eginbideak hasteko eta gaur Amurrioko Guardia Epaitegiaren esku utzi dute. Atxilotuak aurrekariak ditu.