ARGAZKIAK

"Garai berri baterako" hautagaitza aurkeztu zuen atzo EH Bilduk Amurrion

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mai. 8a, 15:20

Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu zuen atzo EH Bilduk San Anton plazan egindako ekitaldian. Jon Berganza buru duen taldea, maiatzaren 28tik aurrera udalerrian "garai berri bati" ekiteko prest agertu zen.

Maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpen publikoa egin zuen larunbatean EH Bilduk, Amurrioko San Anton plazan. Jon Berganza zerrendaburu duen taldeak, Amurriok "eraldaketa" behar duela azpimarratu zuen, eta "garai berri" bezala izendatu dutenaren lidergotza hartzeko.

Jon Berganza eta gainerako zerrendakideei babesa adierazteko, Eva Lopez de Arroyabe Ahaldun Nagusi izateko EH Bilduren hautagaia izan zen atzo Amurrion. "Ezer idatzita ez dagoela" azpimarratu zuen Arroyabek, eta "Arabako plazarik garrantzitsuenak" irabazteko anbizioa azaldu zuen: "Kaletik eta oposiziotik gauza handiak lortu baditugu, imajina ezazue zer egin dezakegun kaletik eta gobernuetatik. Pentsa ezazue noraino eraman dezakegun Aiaraldea".

Hauek dira Amurrioko EH Bidluren hautagaitza osatzen duten pertsonak:

  1. Jon Berganza Urruela
  2. Irune Iturbe Errasti
  3. Angela Rico Herreria
  4. Oihane Rodriguez Beraza
  5. Mariano Alava Zorrilla
  6. Nekane Martinez Ormaetxea
  7. Roberto trujillano Aguirre
  8. Maitane Salutregi Gardeazabal
  9. Mikel Usaola Perez
  10. Joseba Llano Hernaiz
  11. Gaizka Barañano Urkijo
  12. Haizea Ibarrola Garcia
  13. Ainara Martinez Garcia
  14. Maider Pascual Montiel
  15. Luis Vil
  16. Eukene Larrea Aurrekoetxea
  17. Karmele Respaldiza Ozaeta
  18. Juanjo Yarritu Ruiz de Gordejuela
  19. Iaioa Otaola Gotxi
  20. Iñaki Ibarluzea Ortueta
  21. Eba Blanco de Angulo
  22. Alberto Quincoces Elejalde
  23. Iñaki Astobiza Ganzabal

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide