Pasa den astean, ostiralean, hain zuzen, lapurreta gertatu zen Libreria Sanz liburudendan. Gaueko ordu txikitan, 04:00ak aldera auzokideen arabera, ezezagunek estolda tapa bat hartu eta sarrerako leihoaren kontra jaurti zuten kristala hausteko.
Ondoren, lapurrek kutxan zegoen dirua eta kudeaketarako baliatzen zuten ordenagailua eraman zuten.