Amurrioko EAJk bere programaren 10 konpromiso estrategikoak aurkeztu ditu

Aitor Aspuru Saez 2023ko mai. 15a, 10:00

Amurrioko EAJko udal hauteskundeetako zerrenda aurkezpenaren irudia. / Aiaraldea.eus

Herrian egindako diagnostikotik abiatu dituzte hamar ekintzak eta alderdiaren asmoa da 2023-2027 legealdian egikaritzea.

Amurrioko EAJk aste honetan azaldu ditu zeintzuk diren bere hamar konpromisoak hurrengo legealdiari begira. Alderdiak ziurtatu du "jeltzaleen proiektua Amurrioko eta inguruko egungo egoeraren diagnostiko batetik" hasten dela, eta, "horri esker, herriaren ahultasun, arrisku, indargune eta aukera nagusiak identifikatu" ahal izan direla.

Zehazki, Txerra Molinuevo alkategaiak honakoa adierazi du: "“Zerbitzu gehiago, azpiegitura gehiago, kohesio gehiago, kultura gehiago, identitate gehiago eta iraunkortasun gehiago. Hori da etorkizunerako nahi dugun Amurrio, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea ardatz nagusi izango dituena, kolektibo ahulenei lehentasuna emanez. Adin guztientzako aukerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen udalerri baten alde lan egingo dugu, hemen bizitzeko erakargarriak diren azpiegiturekin eta kalitatezko enplegu-aukerak sustatzen. Azken batean, Amurrio bizitza-proiektu bat eraikitzeko lekurik aproposena izatea, eta bertan bizitzeaz harro sentitzea, pertsona guztiek baitute lekua”.

Puntuz puntu, honako hauek dira EAJk garatutako programaren oinarriak:

1. Enplegua ikuspenarekin: Kalitatezko enplegua sortzea, prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza sustatuz, Amurrio Bidean eta Aiara Industrial Lab erakundeekin batera. 
2. Eguneko zentroa eta etxebizitza komunitarioa: Mendeko pertsonentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunitarioa batzen dituen baliabide berria. Zahartze aktiboa sustatzea. 
3. Kultur etxea eta merkatu zaharra:  Kultur Etxea birmoldatzea eta handitzea. Merkatu Zaharraren erreforma, kultura-ekimenak dinamizatu eta konektatzeko. 
4. Kiroldegia eta frontoia: Udal kiroldegia eta frontoia berritzea. Refor erabiltzeko aukera hobetzea, bizimodu osasungarri eta aktiboa sustatzeko. 
5. Parke lineala eta Nerbioi ibaia: Parke lineala amaitzea eta inguruari balioa ematea. Mugikortasun jasangarria bultzatzea. Nerbioi ibaia berreskuratzea. 
6. Lurpeko pasabidea: Trenbidearen azpiko lurpeko pasabidea bultzatzea Boriñaur inguruan, udalerriaren bi zatiak lotzeko. 
7. Aparkaleku berriak: Aparkaleku berria, Epaitegiaren inguruan elektrolinera duena, tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko. 
8. Alokairuko etxebizitzak eta hiri-berroneratzea: Alokairuko etxebizitza publikoen eraikuntza bultzatzea eta Goikolorra eta Landako hiri-berroneratzeari ekitea. 
9. Transitzio energetikoa: Trantsizio energetikoa bultzatzea autohorniduraren bidez, energia komunitate berriztagarrien ekimenen bidez, hala nola EKIOLA. 
10. Berdintasuna: Politika feministak ezartzea, Aingurak V. Berdintasun Plana garatuz. Indarkeria desagerraraztea. Aniztasuna aldarrikatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide