Amurrioko EAJk mugikortasunarekin lotutako bi proposamen aurkeztu ditu

Jone Gartzia Gerra 2023ko mai. 16a, 16:30

EAJ Amurrioren zerrendakideek gaur aurkeztu dute trenbide azpiko pasabidearen proposamena. / Amurrioko UBB

Talde jeltzaleak bi proiektu estrategiko azaldu ditu egunotan. Batetik, Boriñaur parean oinezkoentzako lurpeko pasabide bat bultzatu nahi dute eta, bestetik, disuasio-aparkalekua egin nahi dute epaitegien inguruan. Aldain lurpeko aparkalekua egitea ere aztertuko dute.

EAJ Amurriok udal hauteskundeetara aurkeztutako programan ageri diren neurrietako bi aurkeztu ditu. Batetik, mugikortasunarekin eta irisgarritasunarekin lotuta, Boriñaur parean lurpeko pasabidea egitea proposatu du eta, bestetik, epaitegien eremuan disuasio-aparkalekua egitea.

Aparkalekuarekin "mugikortasun iraunkorra" sustatzeaz gain, tokiko merkataritza eta ostalaritza ere sustatu nahi dute jeltzaleek.

Azken hau, “mugikortasun iraunkorrarekin” lotuta egoteaz gain, “tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko” ere baliatu nahi du talde jeltzaleak. Txerra Molinuevo egungo alkate eta alkategaiak adierazi duenaren arabera, aparkalekua herrigunean kokatu nahi dute, “Amurrio Antzokitik, anbulatoriotik eta udaletxetik oso gertu”.

Horrela, Amurrion erraz aparkatu eta kudeaketak zein erosketak “erraztasunez” egiteko aukera sortu nahi dute “Amurrio bizitzaz beteriko herria izan dadin, jarduera sozial eta ekonomiko dinamiko batekin”.

Horrez gain, epaitegiaren inguruko aparkalekuan ibilgailu elektrikoak kargatzeko hainbat gune jarriko dituela adierazi du talde jeltzaleak eta Aldain lurpeko aparkaleku bat egitea ere aztertuko du.

Aldain lurpeko aparkaleku bat egitea aztertuko dute.

Irisgarritasunarekin lotutako beste neurria Boriñaurren trenbide azpiko pasabidea egitearena da. Gaur – maiatzaren 16an - egindako prentsaurrekoan, Amurrioarrek “Amurrio batua” merezi dutela adierazi du zerrendaburu jeltzaleak; “amurrioarrak zailtasunik gabe mugitu ahal izateko”.

Hori dela-eta, hiltegiaren inguruan oinezkoentzako lurpeko pasabidea egin nahi dute. Neurri hori bera Udalak 2022an onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lehentasunezko jarduera bat da. EAJren esanetan, herritarren parte-hartzea handia izan zen eta, beraz, uste du lehen urratsak egin direla “errealitate bihurtu dadin”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide