Larunbatean Gasteizko Arriagako kiroldegian Arabako Judo Txapelketa jokatu zuten taldeka kimuen eta benjaminen kategorietan eta bietan irabazi zuen Amurrioko Klubak.
Kimuek eta benjaminek Dulantzi Ikastola, Padre Orbiso, Calasanz eta San Ignacio Klubeko bi taldeak garaitzea lortu zuten.

Alain Solaun, Lara Ibarrola, Haize Serrano eta Mikel Charagua dira kimuen taldeko kideak eta Julen eta Martin Ibarrolak, Jagoba Molinuevok, Eneko Alonsok eta Unai eta Eneko Berruetek osatzen dute benjamin kategoriako taldea.