ANALISIA

EAJ eta EH Bilduren artean egongo da lehia nagusia, baina ez bakarra

Txabi Alvarado Bañares 2023ko mai. 25a, 07:00

2019ko Amurrioko udal gobernuaren eraketaren irudia. / Aiaraldea.eus

Amurrion lehia izango da nagusi maiatzaren 28ko hauteskunde gauean. Alkatetza lortzeko aukera bi alderdi nagusiek izango dute, EAJk eta EH Bilduk. Elkarrekin Podemos eta Guk Bai talde independetearen baturak eragina izan dezake PSE-EEren eta Orain Amurrioren ordezkaritzan.

Josune Irabienek hirugarren aldiz jarraian eskuratu zuen Amurrioko Udaleko aginte makila 2019an. 2020ko azaroan, aldiz, Txerra Molinuevok hartu zuen bere lekukoa, eta bera izango da jeltzaleen alkategaia datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. 

2019ko hauteskundeen emaitzak ikusita, lehia nagusia EAJ eta EH Bilduren artean egongo dela aurreikusi daiteke. Lehenak 2.413 boto lortu zituen orduan (%42,12) eta bigarrenak, aldiz, 1.990 (%34,74). Modu horretan, 8 eta 7 ordezkari lortu zituzten, hurrenez hurren. PSE-EE eta Orain Amurriok, aldiz, zinegotzi bana izan dute azken legealdian, 484 eta 297 boto lortuta. Sozialistek jeltzaleek gobernua babestu zuten 2019an, baina ez ziren udal gobernuan sartu. 

Datu horiek ikusita, argi dago lehen bi alderdien artean egongo dela lehia nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, aktore berriak sartu dira mapa politikoan: Guk Bai talde independenteak Elkarrekin Podemosekin batu ditu indarrak, eta horrek PSE-EE edota Orain Amurrioren ordezkaritzan izan dezake eragina, Udalbatzan aldaketak eraginez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide