Eguraldiagatik bi aldiz atzeratu ostean, atzo egin zen azkenean Amurrioko Moda Pasarela. Ehunka herritar bildu ziren San Anton plazan ekimena ikusteko. Amurrioko hainbat bizilagun aritu ziren desfilatzen, herriko 7 dendetako arropa eta zapatak soinean: Azules viste tu vida, Basualdo, Gancedo, Kapritx, Karisma, Calzados Urrutia eta Aranoa Zapatak.
Iazko edizioan bezala, Sabin Guaresti arduratu zen ekimena girotzeaz, hainbat abestiren bertsioak joz desfileen artean. Ondoren, tokiko produktuen dastatzeaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Artomaña Txakolinaren eskutik.
Izan Amurriok antolatzen du desfilea urtero, tokiko mertakaritza sustatzeko.
Argazkiak: Izan Amurrio