Amurrioko PSE-EEk oharra zabaldu du bere ideien berri emateko. Izan ere, alderdiak herria suspertu nahi du ekonomikoki. Horretarako, enpleguaren azoka antolatu nahi du urtero eta konpromisoa hartu du autonomoak eta ekintzaileak babesteko, ondare industriala berreskuratzeko, energiaren eraginkortasuna bultzatzeko eta lehen sektorea indartzeko.
Udal gobernu taldeari kritika
Sozialistak oso modu kritikoan mintzatu dira udal gobernu taldeari buruz eta leporatu diote onartutako azpiegiturak ez abiatzea, "eta orain hauteskunde kanpainan ziurtatzea hurrengo legealdian egingo dituztela".
Udal gobernu taldearen jarduera kritikatzeaz gain, 200 neurri proposatu ditu PSE-EEk Amurrion
Izan ere, PSE-EEren ustez, lidergoa falta izan da azken lau urteetan eguneroko arduretatik harago begiratzeko.
Horren aurrean, Laura Fernandez zerrendaburu duen taldeak aldarrikatu du herria erakargarri egin behar dela, amurrioarren gehiengoaren borondatea batuta.
Neurriak
Sozialistek 200 neurri prestatu dituzte eta horien artean hainbat azpimarratu dituzte:
- Umeen txirotasunaren kontrako plana egitea.
- Familiak elkartzeko puntua sustatzea.
- Nagusi Etxea indartzea eta geriatria zein podologia zerbitzua eskaintzea.
- Administrazio batzarren inbertsio plana osatzea.
- Elkargunea sortzea auzuneen beharrak aztertzeko hilero.
- Ikasgela sarea irekitzea auzoetan
- Landakoko mendebaldea urbanizatzea.
- Etxebizitza publikoa sustatzea.
- Tokiko kontsumoa bultzatzea.
- Kirola euskaraz egiteko programa sustatzea.