Txakolinaren Elkartetik nola doa antolakuntza?
Aurten data aldatu behar izan dugu hauteskundeekin festak kointziditu ez zezan. Aurrekoren batean ere gertatu zaigu; maiatzaren azken asteburuan antolatzen dugu Txakolin Eguna eta hauteskundeak ohikoan data hauetan ospatzen dira ere. Espero dugu, data aldatu arren eguraldia gure alde egotea, eta festa ez izorratzea.
Urteak dramazkigu jaia antolatzen, eta lasaitasunez heltzen diogu erronkari. Badakigu gauzak nola egin: ondo ateratakoak errepikatuz eta hobetu daitezkeenak moldatuz. Halaber, antsietate puntu txiki bat ere sortzen digu aurreko edizioetako arrakasta errepikatu nahi izatea edota hobetzea.
Bestalde, jaiaren prestakuntzan laguntzen eta parte-hartzen duten eragile eta lagun guztien prestutasuna ere eskertu beharra dago. Antolakuntzak bezain ondo ezagutzen dute Txakolin Eguneko festa, eta detaile txikiena eskapatzen zaigunean ere, hor daude adi, guri laguntzeko prest. Asko eskertu behar dugu kolaboratzaile guztien ekarpena.
Urtez urte harrera beroagoa du jaiak. Nola eragiten dio horrek Arabako Txakolinaren Jatorri Deiturari?
Sektorean beharrean gaudenontzat festa egun handia da Txakolin Eguna, lan asko egin behar dugun arren. Oso egun inportantea da ekoizleontzat, ez solik salmenten ikuspegitik, baizik eta gure produktuen erakusleihorik onena ere badelako. Oso eskertuta gaude hain tokikoa den produktu baten inguruan horrelako zerbait lortu izanagatik.
Eskualdean ohikoa da asteburutan kanpora joatea; Txakolin Eguna, ordea, gorriz markatutako eguna da egutegian. Pozgarria da ikustea jendeak zenbateko gogoekin heltzen dion egunari.
Gazteen inplikazioa ere nabarmentzekoa da. Ardoarekin hainbesteko lotura ez duen sektore bat izanik, festako protagonista ere badira. Iaz egundoko giroa sortu zen erromerian eta ordu bete luzatu behar izan genuen. Hori dela eta, aurten, festa zertxobait luzatzea erabaki dugu.
Finean, oso pozik gaude eskualdeko jendearen harrera beroarekin, ezin dugu gehiago eskatu.
Arabako Txakolinaren enbaxadore berria izendatuko duzue datorren igandean. Nor izango da?
Beti saiatzen gara Arabako Txakolina, arabako produktuak eta orokorrean euskal gastornomiako produktuak munduan zehar aurkezteko gaitasuna duen norbait izendatzen enbaxadore. Aurten Jose Antonio Merino Cañamero sukaldaria hautatu dugu. PerretxiCo jatetxe-katearen proiektua asko ari da hazten, eta erakusleiho ezinhobea dela uste dugu gure txakolinarentzako.
Nolako izan da 2022ko uzta?
Itxura guztein kontra, oso uzta ona izan da. Azken urteetan beti izaten dugu zailtasunen bat edo beste, asko aldaketa-kilmatikoari lotuak. Iaz oso tenperatura altuak jasan behar izan genituen, eta horrek mahastian eragin oso negatiboak izango zituela uste genuen. Azkenean, landareak lortu zuen egoera horri aurre egitea, eta, kantitateari dagokionean, ia errekorreko uzta jaso genuen.
Utza jaso aurreko azken asteak paregabeak izan ziren, baldintza klimatologikoen aldetik. Azken hamabost egunak determinateak dira, eta eguraldia gure alde egon zen. Horrek eragin oso positiboa izan zuen mahatsaren heldutasunean, eta produktuaren kalitatean. Amaiera borobila eman genion uztari, inolako zailtasunik gabe.
Eta, honezkero ekainean egonda, nola aurreikusten duzue 2023ko uzta?
Izozteekin hasi genuen udaberria, mahastiak ernaletzen hasi ziren unean, hain zuzen ere. Neguko klima onberaren ondorioz, ernalketa hori oso goiztiarra izan da, hori ekiditeko ahaleginak egin genituen arren. Urteko lehenengo hiruhilekoko tenperatura altuek eta ur eskasiak alarma guztiak piztuarazi zizkigun.
Azken hamabostaldi honetan, ordea, aurreikuspen guztien kontra, udazkeneko baldintzekin egin dugu topo. Horrek asko lagundu digu, eta mahastiei lasaitasuna ekarri die.
Gaur gaurkoz mahastiak ikusgarri daude, mahats-mordo ugarirekin. Osasun baldintzak ere paregabeak dira. Hemendik aurrera, kazkabarra etorri ezean (eta hori ekiditea ez dago gure esku), uzta inportantea izan dezakegu iraila bukaeran. Goiz da aurreikuspenak egiteko, baina badirudi hasierako pesimismoa aise gainditu dugula.