Lukiek eta Penny Ffleck taldeek girotu zuten hauteskunde egunaren bezpera Amurrioko Gaztetxean. Amurrioko gazte Asanbladak antolatuta dozenaka lagun bertaratu ziren 'Erreflexio Gauaz' gozatzera.
Jaialdi berria
Hilabetean behin musika jaialdiak antolatzen dabil Amurrioko gazte Asanblada, eta honezkero iragarri dituzte ekaineko jaialdiaren data eta protagonistak. Ekainaren 30ean Azken Sustraiak, Senbrando Kaos, Sofokaos eta DJ Windows Media Player arituko dira Gaztetxea astintzen, 20:30etatik aurrera.
Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira, langileek 5 eurotan eta langabe eta ikasleek 2 euroren truke.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bdiarte