Ekainean, Amurriok askotariko programazio aldarrikatzailea izango du, ekainaren 28a, LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, ardatz hartuta. “Amurrio Harro” izenarekin, programazioa datorren ostegunean, ekainak 8, hasiko da eta ekainaren 17an, ospakizunaren egun handian, jarraituko du. Lehiaketak, showak, musika eta bingoa izango dira, besteak beste.
“Funtsezkoa da pertsona guztiek, beren orientazio sexuala edo genero-identitatea alde batera utzita, beren bizitzak beldurrik eta diskriminaziorik gabe bizi ahal izatea, LGTBIQA+ kolektiboa ahalduntzea eta gizartea sentsibilizatzen lan egitea. Gizartea aniztasunari eta errespetuari buruz hezi eta kontzientziatu behar dugu, eta horregatik, iaz egin zen bezala, Amurrioko Udala Amurrio Harro elkartearekin elkarlanean ari da LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruko hainbat jarduera antolatzeko”, azaldu du Ixone Saratxaga jarduneko Berdintasun zinegotziak.
“Amurrio Harro” programazioa
Ekainak 8: Miquel Missé soziologo eta genero eta sexualitatean adituaren “Sexu- eta genero-aniztasuna pentsatzeko mapa” hitzaldia izango da Katekesi Aretoan. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.
Ekainak 17: Programazioaren egun handia izango da, eta egun osoan zehar ekintzak egingo dira Juan de Urrutia plazan.
- 12:00 Tortilla lehiaketa Juan de Urrutia plazan. Aldi berean, “Kalaka” mahai-jokoak.
- 14:30 Sari banaketa
- 15:00 Tortilla bazkaria
- 16:30 Bingoa
- 19:00 Manifestazioa eta pregoia
- 20:00 Poteoa eta batukada
- 21:00 “Drakelarre” Drag Showa
- 23:00 ABBA revival
- 00:30 DJ 2mino