Larunbatean lapurreta gertatu zen Artomañan. Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, ezezagun bat txoko batean sartu zen indarra baliatuta hango ondasunak eramateko. Herritarrek aipatu dute leiho bat hautsi egin zuela lapurrak, baina auzokide batek ikusi zuela ihes egiten eta beste bik jarraitu eta harrapatu zutela.
Gauzak horrela, egun berean jarri zuten salaketa eta larunbatean bertan atxilotu zuen poliziak ustezko egilea. Indarra erabilitako lapurreta egitea leporatu diote.