Amurrion eskubaloi taldea sortzeko jardunaldiak egingo dituzte gaur eta ostegunean

Aitor Aspuru Saez 2023ko eka. 6a, 14:45
Otsailean ere jardunaldia egin zen eskubaloia sustatzeko.

2013 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrentzako jarduera izango da eta jadanik 15 bat umek ematen dute izena taldean.

Amurrioko Eskubaloi Taldeak ate irekien jardunaldiak egingo ditu gaur eta ostegunean, kirol horren zaletasuna sustatzeko. 18:30etik 19:30ak arte izango dira hitzorduak Zaraobe Institutuan.

Berez, Jatsu Oseguerak (ekimenaren sustatzaileetako batek) azaldu du taldea denboraldi honetan sortu dela eta 15 bat umek parte hartzen dutela, "baina adin ezberdinetakoak direnez, bi talde osatu nahi ditugu, 8 urtekoa eta 10-11 urtekoa, Arabako Ligan jokatu dezaten hurrengo denboraldian".

Amaitu berri den denboraldi honetan gazteek lagunarteko partidak jokatu dituzte Gasteizen, Laudion eta Arrankudiaga-Zollon eta sentsazioak oso onak izan direnez, txapelketa ofizialean lehiatzeko asmoa dute hurrengo denboraldian.

Gaur eta osteguneko deialdian parte hartu eta esperientzia interesgarritzat jotzen dutenak hurrengo denboraldian sartu ahalko dira taldean. Entrenamenduak astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte 16:45tik 18:15ak arte.

Laudio eta Amurrioko taldeen elkarlanari esker, 10 urte baino gutxiagoko ume amurrioarrek aukera izango dute Laudion entrenatzeko, baldin eta euren herrian ez badira taldea osatzera iristen. 616 069 978 telefono zenbakira deitu beharra dago izena emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide