Zaraobe Saskibaloi Taldeko kadeteek Arabako txapeldunak izatea lortu zuten igandean

Aitor Aspuru Saez 2023ko eka. 6a, 15:00
Zaraobe Saskibaloi Taldeko kadeteak.

Amurrioarrek jendetzaren aurrean jokatu zuten eta Urgatzi menderatu zuten partida izugarri kitzikagarrian.

Zaraobe Saskibaloi Taldeak lortu du emaitza txarreko bolada apurtzea behingoz. Izan ere, bere taldeak hamar lauko finaletan lehiatu dira eta igandekoa heldu arte, ez dute txapela eskuratu.

Lorpen hori kadete mailako gazteei dagokie eta ez da sufrimendurik gabe erdietsi. Berez, lauko finala Amurrioko Bañueta Kiroldegian jokatu zen asteburuan eta lehenengo norgehiagokan amurrioarrek aise irabazi zioten Corazonistasi.

Gauzak horrela, finala igandean izan zuten Urgatziren kontra. Gasteiztarrek Baskonia kanporatu zuten larunbatean puntu bakarreko abantailari esker eta sendo iritsi ziren.

Hala ere, Zaraobeko jokalariek indartsu hasi zuten partida eta uneren batean 15 puntuko aldea izan zuten. Dena den, kopuru hori murrizten joan zen Urgatzi hirukoen bitartez eta amaiera ezin zirraragarriagoa izan zen.

Amurrioarrek bi puntuko aldea zuten, baina azkenengo jokaldia Urgatziri egokitu zitzaion eta, zorionez tokikoentzat, ez zuten saskian sartu.

Horri esker, Zaraobeko kadeteak Arabako txapeldun berriak dira eta jendez gainezka zeuden harmailekin ospatu zuten garaipena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide