Pasa den asteburuan Wamai borroka kiroleko Espainiako Txapelketa lehiatu zen Casteldefellseko Can Vinader kiroldegian eta Amurrioko ordezkaritza egon zen parte hartzaileen artean.
Meyiro Sporteko Eider eta Jon Ander Martinez de Murguiak anai-arrebek eman zuten izena eta emaitza azpimarragarriak izan zituzten, gainera. Izan ere, biek lortu zuten lehen postua armarik gabeko forma musikatuen esparruan. Horrez gain, Jon Ander hirugarren sailkatu zen semi contact diziplinan.