Amurrio Antzokia, piano taupadez beteta

Erredakzioa 2023ko eka. 10a, 19:06

Izaskun Del Cerro musikari urduñarrak bere ikuskizuna taularatu zuen atzo berriz Amurrioko aretoan, eskualdeko hainbat sortzailerekin batera. 

Piano taupadak ikuskizunaz gozatzeko aukera egon zen atzo Amurrio Antzokian. Izaskun Del Cerro musikari urduñarrak eskualdeko beste hainbat sortzaile izan zituen bidelagun oholtza gainean: Leire Ugadik egin zituen narratzaile lanak; abesten aritu ziren Irati Mendiguren, Izar Mendiguren, Nerea Zuloaga eta Itzi Azkarate; Ainize Solaunek pianoaren doinuarekin egin zuen dantza; Ramon Diaz Olabarriak teklatuak maneiatu zituen; Iskander Vesga eta Iñaki Riak saxoa jo zuten eta Oier Rebollerok jarri zion erritmoa saioari, bateriarekin.

Bide luzea egin du Piano taupada ikuskizunak azken urteetan. Hainbat oholtzetan plazaratu dute emanaldia. Urte hasieran, adibidez, Faktorian eskaini zuten emanaldia:

Hain zuzen, Amurrio Antzokian izan zen ikuskizunaren lehenbiziko emanaldietako bat, 2019an. Horrez gain, Izaskun Del Cerrok izen bereko diskoa plazaratu zuen handik gutxira, ikuskizunerako sortutako kantuak bilduta:

Hala ere, denbora aurrera egin ahala, konpozisio berriak txertatu ditu urduñako musikariak bere ikuskizunean, inguruan duen kolaboratzaile sarearen laguntzarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide