Amurrioko Etorkizuna futbol eskolak zabaldu du 2023-2024 denboraldian izena emateko epea. Amurrioetorkizuna.es atarian jarritako estekaren bidez, datorren denboraldira apuntatu daitezke 2012 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrak. Taldeak jakinarazi du ez dutela sarrera probarik egiten; helburua delako “ume guztiek futbolaz gozatzea”.
Izen-ematea betetzeko 25 euro ordaindu beharko dira transferentzia bidez. Harremanetarako kontaktua ere zabaldu dute: etorkizunaamurrioko@gmail.com.