Datorren ostiralean, ekainaren 30ean, jaurtiko dute delikarrek txupinazoa. Festa giroa igande gauera arte luzatuko dute sukaldaritza lehiaketekin, musika emanaldiekin, kirol erakustaldiekin eta adin guztietarako jolasekin.
Amurrioar guztiek jaiez gozatzeko aukera izan dezaten, Udalak gaueko autobus zerbitzua jarriko du larunbat gauean. Autobusak Telefonikatik abiatuko dira 23:00etatik aurrera, eta Delikatik itzultzeko 6:30etik aurrera egongo da aukera. 16 eta 30 urte bitarteko gazteek Amurrioko Kultur Etxean eskuratu ditzakete tiketan dohainik, baina adinez txikikoek guraso edo tutore baten baimena eraman beharko dute sinatuta. Plazak mugatuak dira eta ekainaren 19an ireki zuten izena emateko epea.
