Eguraldiaren gogortasuna nabaritu zen irteera puntuan, dozenaka lasterkariek uko egin baitzioten parte hartzeari, nahiz eta izena eman, eta beste asko erretiratu ziren ibilbidean zehar.
Ibilbide luzean Beñat Katarain izen zen onena, 31 kilometroak 02:53:57 markarekin amaitu baitzituen. Laburrean, aldiz, Amurrio Trail Taldeko Joseba Agirre Landa izan zen nagusi, eta 15 kilometroak betetzeko 1:11:56 denbora baliatu zuen.
Emakumezkoen artean lehen sailkatua Oihana Zubillada Blanco izan zen proba luzean eta laburrean, aldiz, Alluitz de Bilbao Ortega nagusitu zen.
Argazkiak: Chris Gomez