34 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Amurrion gaur eguerdian, arma zuri batekin bere aita erasotzeagatik.
13:15ean gertatu da erasoa. Ertzaintzak azaldu duenez, liskarra piztu da bi gizonezkoen artean Juan Urrutia Plazaren aurrean dagoen Armurulanda Plazako etxebizitza batean, eta batek besteari eraso egin dio labana batekin.
Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren dispositibo zabal bat bertaratu da etxebizitzara, eta erasoa egin duen gizonezkoa atxilotu dute. Larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman dute zauritutako bizilaguna, egoera larrian.