Juan Urrutia enparantzan elkartu ziren atzo arratsaldean Amurrioko auzokideak iragan larunbatean Iruñean jazotako erailketa matxista deitoratzeko.
Gizonezko batek bere bikotekidea hil zuen labankadaz Nafarroako hiriburuko Ermitagaña auzoan. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian gertatzen den laugarren erailketa matxista da honakoa, eta azken 20 urteetan 121 izan dira gizonezkoen eskuetan bizia galdu duten emakumeak.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak zabaldutako irakurketarekin bat egin zuten atzo arratsaldean Amurrion herritarrek eta egiturazko arazotzat jo zuten Euskal Herria kolpatu duen azken erailketa matxista: "feministok argi dugu arazoa egiturazkoa dela, sistema heteropatriarkalaren ondorioa, eta ez dela etengo gizartea egituratzen duen matxismoa erauzi arte".
Amurrion ez ezik, Aiaran ere elkarretaratzea egin zuten.