Sare sozialen bidez zabaldu den irudi batek jakin-mina sortu du Amurrion. Izan ere, Mendiko Eskolatik gertu egiten ari diren babes ofizialeko etxebizitzen obretan akueduktu baten aztarnak agertu dira.
Bere kontserbazio egoera egokia bolo-bolo zabaldu da Whatsapp mezu zerbitzuaren laguntzaz eta horrek Txerra Molinuevo alkatea eraman du hedabidetan azalpenak ematera.
Tokiko erakundeko arduradun politiko nagusiak argitu du akueduktua XX. mendekoa dela eta Juan Urrutia enpresariak eraiki zuela bere semearen lursailera ura eramateko. Juan Urrutia 1866an jaio eta 1925ean zendu zen eta bere semea, aldiz, 1898an jaio zen. Hori dela eta, azpiegitura XX. mendean kokatu dute.
Udalak berak txostena osatuko du akueduktuari buruz, baina litekeena da etxebizitzak eraikitzeko estaltzea.
Hau ez da izan lanek utzitako ezuste bakarra, duela hilabete gutxi sute ikusgarria piztu baitzen: