Hauteskunde Batzordeak publiko egin ditu 14:00ak arteko parte hartze datuak. Aiaraldeko udalerri gehienetan egin du behera parte hartzeak: bataz bestez 3 puntuko jaitsiera egon da 2019ko azaroaren 10eko hauteskunde orokorrekin alderatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan joera berdina izan du eguerdira arteko parte hartzeak, %3.02 egin du behera azken hauteskundeekin alderatuta. Nafarroan, aldiz, kontrako joera egon da, eta parte hartzeak %1,89 egin du gora.
Aiaraldean Artziniegan bakarrik egin du gora parte hartzeak, %0,6. Kontrara, Arakaldon egin du behera gehien, % 7,37ko beherakada. Orotara, 12.800 herritarrek baliatu dute botoa emateko eskubidea Aiaraldean honezkero.
Hemen kontsultatu daitezke datuak herriz herri: