Egun osoko egitaraua atondu du Euskotarrak kuadrillak jaien lehen egunerako

Txabi Alvarado Bañares 2023ko uzt. 28a, 14:38
Euskotarrak kuadrillako kideak, talde argazki batean. / Euskotarrak

Astelehenean amaituko da egingo dituzten otorduetan izena emateko epea.

Bi aste baino ez dira falta Amurrioko Jaien hasierarako, eta hori geroz eta nabariagoa da herrian. Kuadrillek motorrak berotzeari ekin diote dagoeneko, eta egingo dituzten jarduerak iragartzeari ekin diote. 

Euskotarrak kuadrillak aurreko urteetako dinamikari eutsiko dio. Egun osoko egitaraua prestatu du jaien lehen egunerako. 11:00etan abiatuko dute poteo musikatua Frontoi tabernatik, 13:30ean kuadrillen aurkezpenera bertaratuko dira, tabernaz taberna jarraitzeko gero. 14:45ean egingo dute kuadrillako belaunaldien arteko bazkaria, Mendiko Eskolan. 16:00etan DJ 2minoren emanaldia izango dute, eta txupinazoaren ostean zurrakapotea eta elektrotxarangaz gozatuko dute. 21:30ean, aldiz, Txoripan erraldoia afalduko dute San Antonen (horren prezioa bazkariaren barruan sartuko da).

Astelehena azken eguna izena emateko

Bazkariaren prezioa 17 eurokoa izango da 16 urtetik beherakoentzat eta 22 eurokoa 16 urtetik gorakoentzat. Bertan parte hartzeko uztailaren 31a baino lehen eman behar da izena. 

Inskripzioa eta ordainketa egiteko xehetasunak zabaldu dituzte sare sozialen bidez:

Armarri eta zapiak salgai

Horrez gain, kuadrillako armarri eta zapiak ere egin ditutze. Armarri plastifikatuak 3 euro balioko ditu; bordatutakoak, aldiz, 9 euro. Zapi txikiek (50x50) 9 euro balioko dute eta handiek (60x60) 13 euro. Kuadrillako sare sozialen bidez egin daiteke erreserba, eta baita euskotarrakoadrila@gmail.com emailera edo 671 804 349 WhatsApp zenbakira mezua bidalita ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide