ARGAZKIAK

Amurrioko Gaztetxeko fatxada goitik behera margotu dute auzolanean

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko abu. 8a, 08:00

Itxura berria izango du aurrerantzean Amurrioko Gaztetxeko aurrekaldeko hormak. Gazte Asanbladako kideek goitik behera margotu dute fatxada. Atzo egin zuten horma-irudi berriaren inaugurazioa.

Amurrioko Gazte Asanbladako kideak buru-belarri aritu dira lanean Gaztetxeko fatxada margotzeko. Duela bi aste ekin zioten lanari ardreiluzko horma zurituz. Azken egunetan, aldiz, auzolanari ekin diote, herriko graffitigileen laguntzaz.

Dozenaka gazte bertaratu dira horma-irudian aletxoa jartzera. Aurrerantzean 'Gaztetxea' hitz erraldoiak egingo die ongi etorria San Jose auzoko espaziora bertaratzen diren bisitariei. Atzo arratsaldean egin zuten muralaren inaugurazioa. 

Argazkiak: Amurrioko Gazte Asanblada

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide