Arabako Foru Aldundiak abiadura murrizteko elementuak ezarriko ditu Arabako zenbait herri eta errepideetan, Api Movilidad SA enpresari esleitutako kontratuaren bidez. Orotara 602.580 euro bideratuko Foru Gobernuak hainbat errepide tarteetan seinale horizontal eta bertikalak jartzeko, ibilgailuen abiadura moteltzeko helburuarekin.
Aiaraldean Baranbion egingo dute esku hartzea, ibilgailuek herri barruan duten abiadura murrizteko asmoz. Lanak 2024ko urte amaieran amaitzea aurreikusi dute.
Mobilizazioak Baranbion
Hain zuzen ere, Baranbioko bizilagunek hainbat mobilizazio egin zituzten 2020an eta 2021ean herria zeharkatzen duen errepidearen segurtasuna bermatzea exijitzeko erakunde publikoei. Bi aldarrikapen nagusi atera zituzten kalera: kamioien trafikoa autopistatik desbideratzea eta herritarren segurtasuna bermatuko lukeen espaloia eraikitzea.