"Primeran" pasatu zuten Mendiko Lagunak taldeko kideek asteburuan, sare sozialetan adierazi dutenez. Midi d'Ossau (Pirinioak) inguruan aritu ziren. "Lehengengo egunean Pombié inguruan lo egin ondoren, bigarren egunean Peyreget tontorratik eta Ayouseko lakuetatik igaro ginen", azaldu dute mendizale amurrioarrek.
Hurrengo irteerak
Piriniotako zeharkaldia ez da izango Mendiko Lagunakek udan egingo duen ekimen bakarra. Abuztua bizia izango da mendizaleentzat. Lehen hamabostaldia herrian igaroko dute, txosna jarriko baitute jaietan, urtero bezala. Abuztuaren 19tik 26ra, aldiz, "Udako bidaia" egingo dute.
Dolomitetara joko dute aurten. Izen ematea itxita dago dagoeneko, baina beste hainbat txango egingo dituzte udazken partean. Taldearen webgunean topatu daiteke egutegi osoa.
Argazkiak: Mendiko Lagunak