Amurrioko txupinazoak herriko festei behin betiko hasiera eman aurretik jai-kuadrillek aurkezpena egin dute Juan Urrutia plazan. Sargoriari aurre eginez jaietarako kuadrilla bakoitzak dituen erronka eta asmoak azaldu dituzte, batak besteari elkar zirikatuz.
19:00etan jaurtiko dute Amurrioko txupinazoa, eta, orduan bai, festa ñlehertuko da herriko kale guztietan. Iluntzean Su Ta Gar taldeak astinduko du Juan Urrutia Plazako eszenatokia, eta txosnagunean Jo Ta Ke erromeriak hartuko dio lekukoa goizaldeko ordu txikiak arte.