Amurrioko kaleak kontzertu ibiltari batekin astindu zituen atzo arratsaldean Belgorri musika taldeak, Amurrioko Gaztetxeak eta Jai Herrikoien Aldeko batzordeak antolatuta.
Duela hilabete gutxi sortu zen Belgorri Amurrioko Gaztetxeko entsegu lokaletan. Kontzertu gutxi eman dituzte orain arte, baina jarraitzaile ugari bildu dituzte ibilbide labur horretan. Atzo ehunka gazte hurbildu ziren, herriko kaleetan barrena, musika taldea babestera.
Gauean kontzertuak
Musika eskaintzak, ordea, luze iraun zuen bart gauean Amurrion. Perlatak, Txapelpunkek eta Beranduegi erromeriak girotu zuten Txosnagunea, eta DJ True Tox musika jartzaileek ordu txikiak arte luzatu zuten festa-giroa.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte