Partidak elkartasun helburuak zituen eta, sarrera doakoa bazen ere, zozketa egin zuten AEFAT elkarteari diru ekarpena egiteko. Norgehiagoka 1-0 amaitu zen amurrioarren alde eta 1984 euro bildu zituzten orotara. Diru horren bi heren jasoko ditu AEFATek eta gainerakoa gastuei aurre egiteko baliatuko dute.
Argazkiak: Chris Gomez eta Xavier d'Arquer