Amurrioko XXIX. Artzain Eguna datorren irailaren 17an ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko ira. 11a, 06:20

Aurreko egunean XIX. Kanpai kontzertua izango da eta igandean harrera egingo zaie omendutako artzainei.

Amurriok XXIX. Artzain Eguna ospatuko du aurten irailaren 17an, udako oporretatik bueltako hitzordurik berezienetakoa. Egun honen ospakizunak, sektoreari bultzada bat emateko bereziki pentsatua, hainbat lehiaketa, produktu-dastatze, erakusketa eta gaztagintza eta ardi-mozte erakustaldi eta artzain txakurren erakustaldi tradizionalekin barne hartzen ditu.Goizean zehar, etxeko eta artisau-produktuen azokaz ere gozatu ahal izango da, batez ere Goi Nerbioi eskualdekoak, hala nola gazta, txakolina, ogia eta lurreko beste produktu batzuk.

Ohitura denez, Artzain Egunaren aurretik, irailaren 16an, larunbatean, 13:00etan, XIX. Kanpai kontzertua izango da. Igandean, 11:30ean, harrera egingo zaie aurten omendutako artzainei: Miguel Angel Polo (Okina), Socorro Ramirez, (Arriola), Iñaki Ugarte Menoyo eta Juanjo Ortiz de Zárate Ortiz de Pinedo (Sarria). 

XXIX. ARTZAIN EGUNAREN EGITARAU OSOA
10:00etatik 14:30era

LATXA ARRAZAKO ARDIEN PROBINTZIARTEKO XXIX. LEHIAKETA. Udal-parkean:
-Arabako esnetarako artalde muturbeltz eta muturgorri onenen erakusketa.
-Esne-kontroleko ardi onenen eskualdeko erakusketa. 
-Sasi-ardi arrazako ardien erakusketa, Babes Berezipean dagoen euskal-nafar arraza. 

IDIAZABAL JATORRI-DEITURAKO ARDI-GAZTAREN XVI. TXAPELKETA. Ruperto Casanuevaren omenez. Juan Urrutia plazan.

GAZTEN ETA TXAKOLINAREN ERAKUSKETA ETA SALMENTA. Juan Urrutia plazan. Gazta-dastaketa. Dastatu 2 gazta euro baten truke. Elkarteak antolatuta.

BASERRIKO PRODUKTUEN ERAKUSKETA ETA SALMENTA. Larringa eta Dionisio aldama kalea.

ARTISAUTZA-PRODUKTUEN ERAKUSKETA. Larringa eta Dionisio aldama kalea.

ERAKUSKETA GASTRONOMIKOA. Juan Urrutia plazan.

ARGAZKI- ETA ETNOGRAFIA-ERAKUSKETA. Guk pasealekuan. 

ARTZAIN TXAKURRA ERAKUSKETA. Parkean.

AMURRIOKO TXISTUZALEAK.

10:00etatik 13:00etara
X. GAZTA-TXAPELKETA HERRIKOIA. Juan Urrutia plazan.

11:30ean
ARTZAIN OMENDUEI ONGIETORRIA EGITEA. Juan Urrutia plazan.

12:00etatik 12:30era
ERAKUSTALDIA: GAZTA EGITEA. Juan Urrutia plazan.

12:30etik 13:30era
ILEA MOZTEKO BI TEKNIKAREN ERAKUSTALDIA: TRADIZIONALA ETA ZEELANDA BERRIKOA. Udal-parkean.

12:30etik 13:30era
ARDI LATXAREN PRODUKTU BERRIEN DASTAKETA: ARDIKIA ETA GAZTA ZAHARRA. Juan Urrutia plazan.

13:30ean. Juan Urrutia plazan.
ARABAKO ARTZAINEI OMENALDIA. 
ARDI BAZKARI-DASTAKETA JUAN URRUTIA PLAZAN Erretilua euro 1.
SARI-BANAKETA. 

18:00etan 
ARTZAIN-TXAKURREN XIX. TXAPELKETA. JUSTO FURUNDARENAREN OMENEZ 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide