Gorobel Parapente Taldeak topaketak eta jaia egingo ditu bihar Tertangan. Euren asmoa 11:00ak aldera batzea eta parapenteekin zerua hartzea da. Dena ondo bidean, mozorrotuta igoko dira eta txapelketa egingo dute. Gero barbakoaren ordua helduko da.
Hala ere, antolatzaileak ez dira oso baikorrak eguraldiari dagokionez, eta hego haizea espero dute. Horrek esan nahi du tenperatura bikaina izango dela kalean egoteko, baina hegan egiteko aukerarik ez dutela izango, ipar haizea ezinbestekoa baita horretarako.
Hala ere, aurreikusitako deialdiari eutsiko diote eta hegaldien ordez, ipar haizerik ez bada, txangoa egingo dute Urduñara, azoka egongo baita. 21:00etan The Pushermen taldeak joko du eta egun osoan zehar txosna egongo da.