Lekamañako Jaiak itzuli dira, inoiz baino indartsuago, gainera. Virginia Murga jai batzordeko kideak azaldu duenez, "azken bi edizioak ez ditugu ospatu, pandemiaren ondorioz, baina aurten jende gaztea batu gara eta ekintzaz jositako egitaraua prestatu dugu. Inoiz baino gehiago".
Murgak adierazi du ohiko egitarauari osagai gehiago gehitu dizkiotela eta, esaterako, musika eskainiko dutela egun osoan zehar, baita txapelketak edota umeentzako jarduerak ere.
Antolatzaileek azpimarratu dute Erakusketa Txakurren Arabako Kopa herrian lehiatuko dela eta espero dutela jende ugari bertaratzea.
Horrez gain, autobusa doan eskainiko dute; 22:00etan aterako da Amurrioko Telefonikako eraikinetik eta Lekamañatik, ordea, 02:00etan.
Egitarau osoa honako hau izango da:
- Irailaren 23an, larunbata:
08:00 // Erakusketa txakur txapelketa
12:00 // Jaien hasiera suziriekin eta kanpai-hotsekin
13:00 // Txakur txapelketaren sari banaketa
13:30 // Batukada eta pintxopotea
16:30 // Puzgarriak, autoak, aurpegiak margotzea eta ginkana
19:30 // Txokolate jana
20:00 // Etxebarria aita-seme trikitilariak
20:30 // Odoloste jana
23:00 // DJ Varro
- Irailaren 24an, igandea:
09:00 // I. Mendi Ibilaldia
12:00 // Suziriak eta kanpai-hotsak
12:30 // Tortilla txapelketa
13:00 // Meza
13:30 // Igel toka txapelketa
14:30 // Sari banaketak