Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu gaur arratsaldean Amurrion jazotako trafiko istripuan. 15:50ak aldera jazo da ezbeharra Amurrio eta Gasteiz arteko A-624 errepidean, Bideko jatetxearen parean.
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute. Hildakoa autoko gidaria da, 32 urteko gizonezkoa. Zauritua, aldiz, kamioian zihoan, 46 urte ditu eta Gurutzetako ospitalera eraman dute, zauri arinekin.
Errepidea bi noranzkoetan moztu dute eta auto ilarak sortu dira. Ertzaintzak 18:10ean jakinarazi dio Aiaraldea Komunikabideari trafikoak oraindik etenda jarraitzen duela.
Gertatutakoa ikertzeari ekin dio Ertzaintzak.