Aldundiak Gasteizko zerbitzua indartu du, atzo Amurrion hamabost bidaiari autobusik gabe geratu ondoren

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 26a, 16:15

Garraio zerbitzua indartu behar izan du Arabako Foru Aldundiak.

Atzo 07:40an autobusa hartu behar zuten hamabots bidaiari inguru garraio gabe geratu ziren, ibilgailua beteta zegoelako. Gaur zerbitzua indartu du Arabako Foru Aldundiak.

Atzo aste hasiera gorabeheratsua izan zuten 07:40an Amurrion autobusa hartu nahi zuten hamabost bidaiarik. Izan ere, Gasteizera joan nahi zuten herritarrak zerbitzu gabe geratu ziren.

Lagun horien artean Leticia Jimenez Elkarrekin Podemoseko alkategaia zegoen, eta egoera azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari: "Atzo, ohikoan bezala, 07:40ko autobusa hartzeko asmoa genuen, baina agertu zenean, gidaria jaitsi zen eta galdetu zuen ea norbaitek erreserba zuen. Neska batek baietz erantzun zuen eta igo zen, beste guztiok ez".

Jimenezek adierazi du hori ikusita, gidariari galdetu ziola ea zerbait egingo zuen egoera konpontzeko, eta horrek erantzun ziola behargin hutsa zela eta ezin zuela ezer egin.

Arazo gehiago

Jimenezek berak gertatutakoaren berri eman zuen sare sozialeten eta jazotakoak polemika sortu du. Gauzak horrela, Arabako Foru Aldundiak zerbitzua indartu du gaur.

Hala ere, Leticia Jimenezek nabarmendu du zerbitzua indartuta ere, lau leku libre baino ez direla geratu: "Bat-batean jende gehiago agertzen bada, arazoa errepikatuko da".

Horrez gain, Elkarrekin Podemoseko kideak aipatu du antzeko arazoak daudela Gasteiztik itzultzeko eta atzerapenak ohikoak bilakatu direla.

Bide batez, talde ezkertiarreko militanteak erantsi du Araba osotik heltzen ari direla kexak alderdira garraio publikoaren egoeragatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide