Atzo -iraila 30- atxilotu eta espetxeratu zituzten Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteak, 5 urteko prozesuari amaiera emanez.
Aiaraldea Komunikabideak luze eta zabal elkarrizketatu zuen Barbado duela hilabete batzuk, elkarrizketa osoa behin espetxean sartuta argitaratzea adostuta.
Bideoan, gazte amurrioarrak hainbat gai ditu hizpide: nola hasi zen militatzen, bere gaztaroan pairatutako errepresio kasuak, Aitor Zelaiarekin batera bizitako auziaren xehetasunak, poliziaren partetik jazotako kolaborazio eskaintzak...