ZOZKETA

Liher taldea Burubio Kultur Gunean ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 15:30

Lide Hernando da Liher bandako burua. / Gaizka Peñafiel

Bere behin betiko agurra ekar dezakeen nazioarteko bira abiatu du taldeak eta Alemanian jo ondoren, Amurrion eskainiko dute kontzertua. Sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak Burubio Kultur Gunean zuzenekoa ikusteko ostiral honetan 22:00etik aurrera. Hemen parte hartu daiteke zozketan.

Liher taldeak nazioarteko bira hasi zuen urriaren hasieran eta asteburuan Alemanian egon dira jotzen. Gero Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Kataluniako hainbat oholtzetara igoko dira, baina hurrengo hitzordua Amurrion izango da.

Bira hau berezia izango da, taldeak iragarri baitu etenaldia egingo dutela gero, eta oraindik ez dakite berriro batuko diren edo ez. Hortaz, Liher ikusteko azken aukeren artean egon daiteke Amurrioko kontzertua.

Zehazki, bandak Burubio Kultur Gunean eskainiko du emanaldia ostiralean 22:00etan eta interesdunek Aiaraldea Komunikabideak egingo duen zozketan parte har dezakete, hemen izena emanda.

Lide Hernando gitarra-jole eta abeslariak bakarka hasitako ibilbideak jadanik lau diskoko uzta eman du, beste hiru musikarirekin batera. Rock soinuen adar anitzak landu ditu proiektuak 2015etik eta esperientzia bitxiak izan dituzte bidean. Esaterako, Zaballako espetxean jo zuten irailean.

Kontzertuan parte hartzeko asmoa dutenek sarrerak hemen eros ditzakete edota egunean bertan Burubion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide