Amurrioko beteranoek Athletic Clubekoei irabazi zieten atzo giro onean jokatutako partidan

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 23a, 15:45

3-1 gailendu zen tokiko taldea Basarten, Amurrioko futbol klubaren 75. urteurrena ospatzeko antolatutako norgehiagokan.

Amurrio Clubeko eta Athletic Clubeko beteranoak izan ziren atzo Basarten nor baino nor. Partidaren helburua zen tokiko taldearen 75. urteurrena ospatzea, baina ez da ahaztu behar Ibaiganekoa ere 125. urteurrenean buru-belarri sartuta dagoela hamaika ekintzarekin.

Gauzak horrela, giro bikainean jokatu zuten eta publikoak nabarmen gozatu zuen jokalariek eskainitako ikuskizunarekin.

Berez, 35 minutuko bi zatitan banatu zuten norgehiagoka eta Amurriok hiru gol sartu zituen; Aimar Basualdo, Saratxo eta Jon Llanoren eskutik. Athleticken gola, ordea, Aguirregomezkortak sartu zuen penaltiz.

Amurrioko entrenatzaileak Kike Hidalgo eta Jose Miguel Álvaro izan ziren eta Athletic Clubekoa Rafa Dehesa.

Futbolariei dagokienez, honakoak atera ziren zelaira Amurrio Clubeko kamiseta jantzita: Laurentz, Bittor Saez, Jon Guinea, Mimenza, Castro, Aimar Paredes, Carlos H., Manrique, Crespo Eneko B., Yuste, Luis Mari, Ioritz Hernandez, Saratxo, Jon Llano, KuKo, Berni, Txingu, David Ruperez, Rebollo eta Alex.

Athletic Clubarekin, ordea, honako hauek aritu ziren: Axier Abad, Carlos Castilla, Luis Fernando, Eleder, Acedo, Goio Soria, Anton Arteaga, Javi Casas, Koikili, Javi González, Mikel Amezaga, Anton Olondo, Ibon Gutierrez, Raul Guerrero, Oskar Alkorta, Gorka Soria, Iker Madariaga, Aitor Ramos, Joseba Aguirre, Mikel Agirregomezkorta eta Jonan Izarra.

Argazkiak: Chris Gomez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide