Lur orotako ibilgailu hibrido elektriko berria erosi du Amurrioko Udalak herriko Udaltzaingoaren ibilgailu-parkea hornitzeko, 45.000 euroko inbertsioa eginda guztira. 15 urte eta 300.000 kilometro dituen beste auto bat ordezkatuko du ibilgailu berriak.
Modu horretan, “segurtasun- eta larrialdi-zerbitzuek dituzten bitartekoak eta azpiegiturak hobetzen jarraitzeko ahalegina” egin nahi du Udal Gobernu Taldeak, “energetikoki eraginkorragoak eta funtzionalagoak diren ibilgailuekin”. Gainera, nabarmendu dutenez, ibilgailu berriak prestazio gehiago ditu eta seguruagoa da.
Amurriokoa ez da bere udaltzainen ibilgailuak berritzeari ekin dion udal bakarra. Laudioko tokiko erakundeak 94.028 euroko inbertsioa egin zuen 2020an antzeko bi auto erosteko.