Urtero bezala, Antzerki Amateur Erakustaldiaz gozatzeko aukera egongo da Amurrio Antzokian, Aimara antzerki taldearen eskutik. Iragan larunbatean abiatu zuten zikloa, Getxoko Itxartu taldearen Las Brujas de Salem lanarekin.
Larunbat honetan, aldiz, ¡Ese no! lana taularatuko du Banarte taldeak. Abadiñoko konpainia amateurrak giza harremanei buruzko komedia plazaratuko du, "pertsona orori noizbait gertatu ahal izan zaizkion egoerak" planteatzeko.
Azaroaren 4an amaituko da erakustaldia, Athenea Teatroren La gata sobre el tejado de zinc lanarekin. Tennese Williansen obra klasikoa moldatuko du Valladolideko taldeak, klase altuko familia baten gorabeherak antzezteko.
Bi emanaldiak arratsaldeko zortzietan izango dira eta sarrerek 5 euro balioko dute, eta hemen erosi daitezke.
Aimara antzerki taldeko kideek herritar orori luzatu diete antzokira gerturatu eta "lagun zoragarri hauekin" gozatzeko gonbita.