Maskuribai kalean segurtasuna bermatzeko irtenbideak eskatu ditu EH Bilduk

Txabi Alvarado Bañares 2023ko aza. 9a, 06:00

Hainbat puntu gatazkatsu daude kalean, EH Bilduren aburuz. / GoogleMaps

Mozio bat aurkeztu du oposizioko talde politikoak, azaroko Udal Osoko Bilkuran eztabaidatzeko. 

Amurrioko Maskuribai kalean ez da txirrindularien eta oinezkoen segurtasuna bermatzen, EH Bilduren aburuz. Hori dela eta, mozioa aurkeztu du oposizioko talde politikoak, azaroko Udal Osoko Bilkuran eztabaidatua izan dadin. 

Koalizioak nabarmendu du amurrioar askok "egunero" erabiltzen dutela kale hori, "bai Maskuribaiko industrialdera joateko, bai El Refor kirol-gunera iristeko, bai aisialdirako". Oharrean nabarmendu dutenez, "bi puntu gatazkatsu" daude bidean. "Lehenengoa, Etxegoien erreka zeharkatzen duen zubiak sortutako estugunea da, zubiak espaloiaren jarraitutasuna eragozten baitu", azaldu dute EH Bilduko kideek, "bigarrena, berriz, Goiena kalea eta Maskuribai kaleko egokitu gabeko tartea lotzen dituen bidegurutzea da. 'Amaitu gabe' dagoenez, arazoak sortzen ditu oinezkoen, txirrindularien eta ibilgailu motordunen artean". 

Gauzak hala, "irtenbideak" eskatzen ditu talde politikoaren mozioak, "oinezko, txirrindulari eta ibilgailu motordunen elkarbizitza segurua bermatzeko". URA agentziari ere zuzendu zaio koalizioa, "behar beste laguntza" eman dezan, "maila teknikoan zein ekonomikoan, errekaren bidegurutzean eman daitezkeen irtenbideetarako". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide