Hala azaldu du taldeak: "Orain dela 10 urte talde bezala gure ibilbideari hasiera eman genion. Hainbat taldekide izan gara habemuseri hasiera eta jarraipena emon diogunak. Atzera begira, milaka istorio, ehunka lagun eta pilo bat kontzertu bidean geratzen dira. Nahikotxo bidai ere, bai gure herrian, bai atzerrian, lekuan lekuko esperientzia ikaragarriekin eta jende prestuarekin. Ohorez eta harrotasunez esan dezakegu zintzo eta leial mantendu garela hasieratik gurea izan den leloari: Musika ta askatasuna, gure baloreak, han eta hemen defendatu ditugunak".