2023/11/24 18:00

Haurrentzako jarduera

Kirikinoren Udazkeneko Egonaldia

Kirikinoren Udazkeneko Egonaldia
Amurrio Tertanga

Urriaren 24tik 26ra bitartean Tertangako etxean burutuko da egitasmoa, 2008-2014 urteen artean jaiotako haurrentzat. Proposamenaren baitan garraioa, otorduak, aterpea eta zaintza barne sartzen dira. Askotariko jolasak izango ditu izpide hiru egun eta 2 gauko egitasmo itxiak, partaideen arteko elkarlana sustatuz.

Prezioari dagokionez, bazkideak 80€ ordaindu beharko dituzte, aldiz, ez-bazkideak 90€ren truke gozatu ahal izango dute egonaldiaz.

Egonaldiko izen ematea
Egonaldiak plaza mugatuak izango ditu eta egitasmoan parte hartu ahal izateko, azaroaren 16a baino lehen eman beharko da izena izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Zalantzak argitzeko 688 72 66 65 zenbakia egongo da erabilgarri aste egunetan zehar, hemendik eta izen ematea ixten den arte. Familia bilera aldiz, azaroaren 17an, ostirala, burutuko da, 18:00etan Laudioko kultur etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide