David Palmada 'Pelut' bigarren hitzaldi batean egongo da Amurrion, Dakar lasterketari buruz aritzeko

Aitor Aspuru Saez 2023ko aza. 17a, 09:42

David Palmada mekanikari lanetan. / Enduro21

Kirolariak hitzordu bikoitza izango du Amurrion. Gaur Mendiko Lagunak antolatutako jardunaldietan egon ondoren, bihar solasaldia egingo du Aiala Motor Klubarekin, mekanikari profesionala ere baita eta 21 Dakar lasterketa egin ditu jadanik.

David Palmada abenturazale hutsa da eta gaur 19:00etan Amurrio Antzokian eskaladari lotutako dokumentala eskaintzearekin nahikoa ez duenez izango, bihar mintzaldia egingo du Aiala Motor Klubarekin.

Zehazki, gaur kontatuko du nola burutu zuen 475 metroko jaitsiera-bidea (hau da, eskaladan egiten denaren guztiz kontrakoa) Kantabriako kobazulo batean. Bederatzi egun behar izan zituen horretarako.

Bihar, aldiz, kirola baztertu gabe, oso bestelako diziplinari buruz arituko da. Berez, 12:00etan izango da hitzordua Amurrio Antzokian berriro, baina publikoak eta gaiak ez du zerikusirik izango. Hain zuzen, David Palmada 'Pelut'-ek mekanikari buruz hitz egingo du, baina abenturara lotuta betiere.

Izan ere, kataluniarra Dakar lasterketako mekanikaria da eta gidari ospetsu askok utzi dute euren ibilgailuen ardura bere eskuetan: Isidre Esteve , Nani Roma, Marc Coma, Jorid Arcarons...

Jadanik 21 ediziotan parte hartu du Pelutek eta 22.na prestatzen ari da Pedrega Team taldearekin.

Palmada ezaguna bilakatu zen motorraren munduan Dakar lasterketetako etapetan zuzenekoak emititzen hasi zelako kanpalekutik bertatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide