Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek igande honetan bisitatuko dute eskualdea Ez gara jaitsiko ikuskizunarekin. Hitzordua 18:00etan hasiko da Bañueta Kiroldegian eta sarrerak jadanik eskuratu daitezke Kultura Etxean. 3 euro balio dute eta bi urtetik beherako haurrek ez dute ordaindu beharko. Hori bai, ordaindu ez arren, sarrera behar izango dute edukiera kontrolpean izateko.
Igandeko emanaldia Ohitura elkarteak antolatuko du berriro, aspaldi egiten duen moduan. Pirritx, Porrotx eta Marimototsi dagokienez, gozamena ez ezik, eragin positiboa bilatuko dute umeen hezkuntzan. Horrela, kutsu ekologista duen istorioa taularatuko dute eta, hain zuzen, Iratiko Oihanetik Amazoniara bidaiatzea proposatuko dute.