PEPE GARTZIA BEITIA

“Poesia ulertzen ez duela uste duenak ere badauka honekin hunkitzeko gaitasuna"

Erredakzioa 2023ko aza. 27a, 11:00

Urte luzez poesia eta margoa uztartu ditu Pepe Gartziak. / Aiaraldea.eus

PEPE GARTZIA BEITIAk (Amurrio, 1953) poesia liburua argitaratu berri du. Bizitzaren gorabherei idatzi die poeta amurrioarrak, irakurle guztiekin konektatzeko bokazioarekin.

Bizitza osoa eman duzu poemak idazten, orain zure lehenengo liburua argitaratu duzu.

1985. urtean poema liburuxka bat auto-editatu nuen, Alberto Luengas nire lagun minarekin. Nik neuk idatzi, landu eta maketatu nuen inprentara eraman aurretik. Lan xumea izan zen, lagunen artean elkarbanatzekoa. Orain argitaletxe baten laguntza izan dut liburu berria plazaratzeko.
Bi liburuen artean ez diot inoiz idazteari utzi. Hain zuzen ere, 1985eko edizioko poema batzuk ere txertatu ditut argitalpen berrian, garai baten eta bestearen arteko zubi-lanak egiteko.

Zozobrando da liburu berriaren izenburua. Zein da honen hari eroalea?

Hitzaurrean azaltzen dudan bezala bizitzaren gorabeherak islatu nahi izan ditut liburuan. Hogeita zazpi poema bildu ditut, luzera desberdinekoak.

“Nik jendearekin konektatu nahi dut, ez dut hitzen hieroglifikoetan erori nahi” 

Zeintzuk dira zure poesiaren ezaugarriak?

Liburuan ahalegindu naiz poetak ez direnentzako idazten ere. Baditut beste estilo batzuk, konplexuagoak agian. Poesiaren bidez nik sentitzen ditudan gauzak transmititzea da nire helburua, emozioen transfusioa. Espiritualki biluztea da. Horretarako liburua ulerterraza egin nahi nuen, mundu ororentzat. Hizkera sinplea erabiltzen saiatzen naiz. Eguneroko gaiak lantzen ditut, eta irakurleak azkar ikusiko du bere burua bertan islatua. Nik ez dut poetentzat idazten. Azken finean hauek emozioak jendeari ulergaitza zaion hizkuntza batean transmititzen dute. Nik jendearekin konektatu nahi dut, ez dut hitzen hieroglifikoetan erori nahi.

Izan ere, poesia ulertzen ez duela uste duenak ere badauka honekin hunkitzeko gaitasuna. Hain zuzen ere alegato horrekin ixten dut liburua. Irakurleei haien buruekin gogorrak ez izatea eskatzen diet, senitberak izan daitezen eta egunerokoan inguruan dituzten gauzekin hunkitu daitezela.

Zeintzuk dira eguneroko gai horiek?

Animo egoeretan sailkatu ditut gaiak, bizitzaren gorabehera islatzeko. Bada Desconfinando deitzen den kapitulu bat, bertan pandemia garaiko kontuak sartu ditut, eta nola sentitzen ninzten azaldu dut. Askok hori haien errealitatea ere izan zela ikusiko dute. Liburuak baditu gai pertsonalagoak; zendu zen nire emazteari eskaini dizkiot pomea batzuk adibidez.

Kapituluka sailkatu ditut poema guztiak. Kapitulu bakoitza gerundio batekin izendatu dut: Amestuz, ihes eginez… Bakoitzean gai desberdinak lantzen ditut Ihes eginez kapituloan, estaerako, errefuxiatuen gaia lantzen dut. Kartzelan idatzi nuen poema batekin hasten da liburua, 1987. Beti gustatu izan zait.

Gai sozialak ere landu dituzu.

Gizakiak egiten dituen basakeriak ere landu ditu poemen bidez. Adibidez, 2022an Melillako hesian gertatutako sarraskiari eskaini diot poema bat. Baita 2017an Siriako errefuxiatuek abiatutako exodo masiboari ere. Irudi horiek guztiek eragina izan zuten nigan, eta sentimendu horiei irteera emateko bidea da poesia.

Poemak idazteaz gain marraztu ere egiten duzu. Korrelaziorik al dago bi diziplinen artean?

Bai noski. Nire koadro asko poesiarekin lotzen ditut, poema asko margolan bihurtuz. Liburuaren azala nire margolan batekin jantzi dut. Hain zuzen ere, 1985eko ediziorako marraztu nuen marrazkiaren koloredun erreprodukzioa da. Autorretratu abstraktu bat da.

Irakurleek non eskuratu dezakete poema liburu hau?

Amurrioko liburu-dendetan dago eskuragarri. Argitaletxe bat arduratzen denez distribuzioaz Elkar eta La Casa del Libro dendetan ere jarriko dute salgai, formatou fisikoan. Internet bidez ere eskuratu daiteke, aipatutako liburu denden web orrian edo Amazon bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide