Zerk ekarri zaitu Amurriora?
Farmakologia master bat egitera etorri naiz Euskal Herrira. Nire familiaren zati bat Amurrion bizi da, eta haiek izan dira nire ikasketen sustatzaileak nolabait. Horregatik eta Kubara etorri zen kuadrillatxo bat dudalako Amurrion ere (barreak).
Kuban medikuntza arloan egiten duzu beharra. Zein da zehazki zure lana bertan?
Mediku gisa egiten dut lan Kuban, familia-medikuntzan eta anestesiologian espezialista naiz. Kuban familia-medikuntzako espezializazioa gauzatzea derrigorrezkoa da medikuntz aikasketak behin bukatzerakoan. Horren ostean bigarren espezializazio bat aukeratu nuen. Ospitale orokor kirurgiko batean egiten dut lan anestesista bezala, larrialdietan hain zuzen ere.
Garrantzia berezia du, beraz, ikasten ari zaren masterrak zure langintzan.
Anestesiologiaren oinarria farmakologia da. Guk, nagusiki, zain barneko medikamentuekin egiten dugu lan. Medikazioaren gaineko kontrolia behar beharrezkoa da. Horrez gain, terapistak ere bagara, pazienteen gaixotasun kronikoak tratatzen ditugu, medio anestesikoen bidez. Formakunzta horretan sakontzeak erakarri ninduen EHUra.
Erreferentzia honak nituen gainera, nire lehengusuak ere master bat gauzatu zuen unibertsitate berdinean.
Nola baloratzen dituzu ikasketen lehenego asteak?
Oso gustora nago. Ikasle taldea oso jatorra da, eta unibertsitatearen maila zientifikoa oso altua iruditu zait.
Ikasketa-eredua oso bestelakoa da hemen. Kubakoa askoz “tradizionalagoa” da nolabait esatearren; ezagutza garatzeko metodoa askoz praktikoagoa da eta pazientearekin harremana estuagoa da. Euskal Herrian, praktikara jauzi egin aurretik, marko teorikoan gehiago sakontzen dela iruditzen zait. Edukiak modu azeleratuagioan lantzen dira ordea.
Irakasleekin harremana ere oso desberdina da. Kuban errespetuzkoagoa da; hemen, aldiz, zuzenagoa dela iruditu zait, etxekoagoa.
Zure lehenengo aldia da Euskal Herrian. Zer da gehien gustatu zaizuna?
Gehien gustatu zaidana klima izan da. Oso herrialde epeletik nator, neguan hogeita hamazortzi gradu ditugu (barreak). Amurrioko bistak eta inguruko mendiak ere asko gustatu zaizkit.
Harrera beroa jaso dut, oso ondo tratatu naute guztiek. Sentzazioa dut kubatarrak oso ondo hartuak gara hemen. Kubakoa nintzela esaten diedanean denek galdetzen didate bertako egoeraren inguruan; albistegietako informaziotik haratago gertuko testigantzak jaso nahi dituzte. Komunikabideek kontatzen dutena ez da beti egia.
Eta zuk, nola ikusten duzu Kubako egoera ekonomiko eta politikoa?
Ekonomikoki oso gaizki dago uharteko egoera. AEBk ezarritako blokeo ekonomikoa aspalditik dator, baina Trump presidentearen adimistrazioa izan zen blokeoaren neurri guztiak aplikatu zituena, geroztik egoerak okerrera egin du.
Horri pandemia mundial basati bat gehitu behar zaio. Hasiera batean ni ados ez nengoen arren, onartu behar da Kubako gobernuak neurri heroikoa hartu zuela pandemian: sintomak zituzten herritar guztiak ingresatu eta artatzea; egoera larrian zein arinean zeudenak. Toki espezifikoak ekipatu ziren horretarako, eta bertatik paziente larrienak bideratzen ziren ospitaletara. Pandemiak iraun zituen bi urteak, ordea, Kubako baliabide eta erreserben geinegoa kontsumitu zituen, geroztik burua ezin altxatu gabiltza. Kolpe oso gogorra zian zen.
Zer da Kubatik gehien duzuna faltan?
Familia. Kuban familia oso beroa da, batzuietan gehiegizko babesa eskaintzen duena. Nik 39 urte ditut eta oraindik ematen dizkiot azalpenak amari edonora noala ere. Ni nire gurasoen ondoan bizi nintzen, baina familiarengandik urrun bizi diren kubatarrek astean behin ikusten dute elkar gutxienez.
Nik egunero deitzen ditut. Bideo-deiak egiteko orduak zehaztu ditugu, bertako eta hemengo ordu diferentzia koordinatzeko.