Jose Mari Basualdo Lasterketaren III. edizioa 2024ko Espainiako Ziklokros Txapelketa bilakatuko da. Urtarrilaren 14an izango da Refor kirolgunean eta 14 eta 70 urteko 800 txirrindularitzaren partaidetza espero dute antolatzaileek, Kuxkumendi taldeko kideek.
Kirolarien artean Felipe Orts, Lucia Gonzalez eta Kevin Suarez izango dira garrantzitsuenak. Euskaldunen aldetik, aurreikusi dute bertan izatea Izagirre anaiak eta Jonathan Lastra txirridulariak, besteak beste.
Gainera, 4.000 edo 5.000 ikusle ere bertaratuko direla uste dute. Lan horri guztiari aurre egiteko eskualdeko txirrindularitza taldeen eta lagunen zein senideen laguntza izango dute.
EITBn ikusgai
Errazena Refor kirolgunera joatea izango bada ere, EITBko webgunean streaming bidez emitituko dute proba. Bertaratzen direnentzat, antolatzaileek uste dute lekurik interesgarrienak goiko parteak izango direla.