Amurrioko Gazte Asanbladak 10 urte beteko ditu 2024an eta urtarrilaren 20an bertan ekingo diote efemeridea ospatzeari.
Horrela, Gaztetxean bertan hasiko dira ekintzak 11:30ean Kirikinok prestatuko dituen umeentzako jolasekin.
20:00etan argazki erakusketa inauguratuko dute Peru Selekta DJak musika jartzen duen bitartean. 21:00etan, aldiz, parrilladaren ordua helduko da eta 22:00etan ekitaldia eta kontzertuen txanda izango da.
Hain zuzen, Brigade Loco, Streetwise, Cuatro Bancos, DJ Truetox eta Ona eta Guda taldeak eta DJak arituko dira.
Amurrioko gazteria eta asanbladan egondako kide guztiak gonbidatu dituzte parte hartzen jaian eta Galder Barbado Bonilla ere gogoratu dute. Euskal Preso Politikoen Kolektiboan dagoen amurrioarra gazte asanbladako sortzaileen artean egon zen eta.